Merkatuak kanpoan eskaintzen dituen Aukerak. Sektoreak eta herrialdeak. Basque Trade & Investment merkatu-aukerak, 21. buletina.

Argitalpen-data: 

SPRI Taldearen enpresen nazioartekotzerako euskal agentziak, Basque Trade & Investment-ek, buletin berria atera du, sektore eta herrialde anitzeko merkatu-aukerei buruzko informazioaz.

 

Dokumentuak Proiektuak, Berriak eta Tendentziak biltzen ditu, Adimen Lehiakorraren Unitateak identifikatu eta segmentaturik. Unitate honek oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu euskal enpresentzat, kanpo-merkatuetan interesak izanik.

 

Zehazki, txosten honek Automozioa, Tren-sektorea, Energia, Biomedikuntza, TIC eta Telekomunikazioak, Smartcities, Azpiegiturak eta Logistika bezalako sektoreei buruzko informazioa dakar. Buletin honetan, honako kanpo-merkatuak aipatzen dira: Alemania, Brasil, Txina, Hego Korea, Estatu Batuak, Frantzia, India, Japonia, Malasia, Maroko, Mexiko eta Erresuma Batua.

Gainera, Linkedin sare profesionalean egunero argitaratzen ditugun berriak, artikuluak, aukerak eta txostenak ikus ditzakezu. Bisitatu Basque Trade & Investment webgunea: https://basquetrade.spri.eus/

 

 

Informazio gehiago