Kutsadura atmosferikoa: EBko estatu kide gehienak ez doaz ondo bideratuta hemendik 2030era bitartean kutsadura atmosferikoa eta horrek osasunean dituen ondorioak murriztera.

Argitalpen-data: 

Isurketa atmosferikoak kontrolatzeko estatu kideen lehen neurri-programen ebaluaziotik ondorioztatzen da hobetu egin behar dela aire garbiaren arloko Europako arau berrien aplikazioa. Estatu kideek ahaleginak areagotu behar dituzte sektore guztietan, herritarrek aire garbia arnastu ahal izatea bermatzeko, arnas gaixotasunei aurrea hartzeko eta aire kutsatua arnasteak eragindako heriotza goiztiarrei aurrea hartzeko.

 

Isuriak murrizteko estatu mailako konpromisoei buruzko zuzentarauaren aplikazioa ebaluatzeko Batzordeak argitaratu duen lehen txostenaren arabera, estatu kide gehienek 2020rako edo 2030erako isurketak murrizteko konpromisoak ez betetzeko arriskua dute. Estatu kide batzuek jardunbide egokiak dituzte, beste batzuen inspirazio izan beharko luketenak, baina txostenak agerian uzten du neurri osagarriak hartu behar direla kutsadura atmosferikoa murrizteko. Ildo horretan, Batzordeak estatu-mailako ahaleginak gainbegiratzen eta babesten jarraituko du, finantza-tresnen eta finantza-tresna ez direnen bidez. Ahalegin horiek bereziki beharrezkoak dira nekazaritzan amoniakoaren isuriak murrizteko, hori baita erronkarik ohikoena eta larriena EB osoan.

Informazio gehiago