Koronavirusa: txertaketa-estrategien eraginkortasunerako eta txertoen hedapenerako funtsezko etapak zerrendatu ditu Batzordeak

Argitalpen-data: 

Europak pandemiarekin bizitzen ikasten duen heinean, COVID-19ren aurkako txerto seguru eta eraginkorren garapenak eta hedapen azkarrak funtsezko elementu izaten jarraitzen dute osasun publikoaren krisia konpontzeko. Testuinguru horretan, Batzordea lanean ari da Europa osoan txerto seguruak eskuratzeko aukera bermatzeko, eta txertoak hedatzeko txertaketa-estrategiak koordinatzera animatzen du. Batzordeak, EBko buruzagien eztabaida baino lehen, estatu kideek COVID-19ren aurkako txertaketa-estrategietan kontuan hartu behar dituzten funtsezko elementuak aurkezten ditu, Europar Batasuna eta bertako herritarrak txerto seguru eta eraginkorra izan dadin prestatzeko, bai eta txertaketa-ordenari dagokionez lehentasunezko taldeak ezartzeko ere.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak honako hau adierazi du: "Txerto segurua eta eraginkorra da gure aukera onena koronabirusa garaitzeko eta gure bizitza normalera itzultzeko. Gogor lan egin dugu enpresa farmazeutikoekin akordioak lortzeko eta etorkizuneko dosiak bermatzeko. Orain ziurtatu behar dugu txerto bat aurkitu ondoren guztiz prest gaudela erabiltzeko. Gure txertaketa-estrategiarekin, EBko herrialdeei laguntzen ari gara txertaketa-kanpainak prestatzen: nork hartu behar duen txertoa lehendabizi, nola lortu banaketa ekitatiboa eta nola babestu ahulenak. Gure txertaketak arrakasta izatea nahi badugu, presta gaitezen orain horretarako ".

Informazio gehiago