Koronabirusa: sasoiko langileak babesteko neurriak hartzeko eskatu du Europako Batzordeak

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak jarraibide batzuk aurkeztu ditu, EBn sasoikako langileen babesa bermatzeko, koronabirusaren pandemiaren testuinguruan. Horietan, jarraibideak ematen dizkie agintari nazionalei, lan-ikuskaritzei eta gizarte-solaskideei, sasoiko langileen eskubideak, osasuna eta segurtasuna bermatzeko eta langileek beren eskubideen berri izan dezaten.

Mugaz gaindiko sasoikako langileek eskubide ugari dituzte, baina, beren lana aldi baterakoa denez, lan-baldintza eta bizi-baldintza prekarioen eraginpean egon daitezke. Koronabirus bidezko pandemiak ikusgarritasun handiagoa eman die baldintza horiei, eta, kasu batzuetan, areagotu egin ditu. Batzuetan, horrelako arazoek COVID-19 agerraldi-taldeen arriskua areagotu dezakete.

Informazio gehiago