Koronabirusa: Europako superkonputazioa erabiltzeak aukera ematen dio Europar Batasunak finantzatutako ikerketa-proiektu bati etorkizun handiko emaitzak iragartzeko, balizko tratamendu bati begira

Argitalpen-data: 

Europar Batasunak finantzatutako Exscalate4CoV partzuergoak iragarri duenez, osteoporosia (raloxifenoa) tratatzeko erabiltzen den sendagai erregistratu bat eraginkorra izan daiteke sintomatologia arina duten COVID-19 pazienteentzat. Partzuergoak EBk babestutako superkonputazio plataforma bat erabiltzen du, munduko indartsuenetako bat, ezagutzen diren molekulek koronabirusaren egitura genomikoan izan dezaketen eragina egiaztatzeko. Hori da, hain zuzen ere, EBko ikerketa- eta berrikuntza-programak (Horizonte 2020) Europako ikertzaile onenak eta enpresa farmazeutiko, teknologia eta ikerketa-azpiegitura onenak biltzen dituen moduaren adibide ugarietako bat, birusa garaitzen laguntzeko.

Informazio gehiago