Koronabirusa: Europako Batzordeak osasun-produktuen merkataritza errazteko nazioarteko ekimena babestu du

Argitalpen-data: 

Gaur egungo koronabirus krisiak agerian utzi du nazioarteko komunitateak erantzun kolektibo bat eman behar duela, krisi honetarako eta etorkizuneko beste batzuetarako prestakuntza indartzeko. EBko ministroen arteko lehen eztabaidaren ostean, Phil Hogan Merkataritzako komisarioak Munduko Merkataritza Erakundeko (MME) kide talde batekin partekatu ditu gaur Europako Batzordeak produktu sanitarioen merkataritza errazteko nazioarteko ekimen bati buruz dituen ideiak.

Ideia horiek produktu farmazeutiko eta mediko eskuragarrietarako sarbidea errazteari eta krisi-garaian merkataritzaren nahasmenduak saihesteari buruz abian den nazioarteko eztabaidan oinarritzen dira, eta MMEko kide guztiei irekitako nazioarteko hitzarmen baten parte izan litezke.

Informazio gehiago