Koronabirusa: Batzordeak premiazko ikerketa eta berrikuntza ekintzak bultzatzen ditu 122 milioi euro gehiagorekin

Argitalpen-data: 

Batzordeak beste 122 milioi euro bideratu ditu Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programatik, koronabirusari buruzko ikerketa urgentea egiteko. Interes adierazpenetarako deialdi berriak bat egiten du Batzordearen 1 400 milioi euroko konpromisoarekin, Ursula von der Leyen presidenteak 2020ko maiatzaren 4an abian jarritako koronabirusaren krisiari mundu-mailako erantzuna emateko ekimenerako.

 

Deialdi berri hau Batasunak koronabirusari aurre egiteko finantzatutako ikerketa- eta berrikuntza-ekintzei gehitu zaie. Neurri horrek aurreko ekintzak osatzen ditu, diagnostikoak, tratamenduak eta txertoak garatzekoak, fabrikazio-gaitasuna indartuz eta eskura dauden konponbideak aplikatuz, premia larriei azkar erantzuteko. Era berean, epidemiaren portaera-ondorioak eta ondorio sozioekonomikoak hobeto ulertuko dira.

Informazio gehiago