Koronabirusa: Batzordeak mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko ezohiko neurri berriak hartu ditu

Argitalpen-data: 

Batzordeak mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko salbuespenezko neurrien sorta osagarri bat onartu du, koronabirusaren krisiaren eta horrek sektorean dituen ondorioak direla eta. Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea da nekazaritzako elikagaien sektorerik kaltetuenetako bat; izan ere, eskarian aldaketa azkarrak izan dira eta jatetxe eta tabernak itxi egin dira EB osoan, baina barne-kontsumoak ez du konpentsatu.

 

Neurri berri horien artean daude eragile ekonomikoei merkatu-neurriak  bere kabuz antolatzeko aukera ematen dien aldi baterako baimena, Europar Batasunak mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa nazionaletarako egiten duen ekarpena handitzea eta krisi-kasuetan destilatzeko eta biltegiratzeko aurrerakinak ordaintzea.

Informazio gehiago