Koronabirusa: Batzordeak bere baliabide guztiak mobilizatzen ditu bizitzak eta bizirauteko bitartekoak babesteko

Argitalpen-data: 

Krisi larriko garai hauetan ezinbestekoa da bizitzak salbatzea eta bizirauteko bitartekoak babestea. Batzordeak bere erantzuna indartu du 100 000 milioi euroko elkartasun-tresna bat sortzea proposatzean, Sure izenekoa, langileei beren diru-sarrerei eusten laguntzeko eta enpresei, berriz, ur gainean mantentzen laguntzeko. Era berean, eskura dauden egitura-funts guztiak koronabirusaren erantzunera bideratzea proposatzen du.

 

Nekazariek eta arrantzaleek ere laguntzak jasoko dituzte, behartsuenek bezalaxe. Neurri horiek guztiak EBren egungo aurrekontuan oinarritzen dira, eta eskura duten euro bakoitza ahalik eta gehien aprobetxatuko dute. EBren epe luzerako aurrekontu sendo eta malgu baten beharra erakusten dute. Batzordeak zainduko du EBk aurrekontu sendoa izango duela berpizteko eta susperraldirako bidean aurrera egiteko.

Informazio gehiago