Koronabirusa: Batzordeak baterako erosketa-kontratua sinatu du Gileadekin

Argitalpen-data: 

Batzordeak baterako erosketa-kontratu markoa sinatu du Gilead enpresa farmazeutikoarekin, Vekluryren 500 000 tratamendu-zikloraino hornitzeko (remdesivir izen komertziala da Veklury), eta, bertan, hornidura 500 000 tratamendu-ziklotik gora handitzeko aukera jasotzen da. Erosketa bateratu horretan parte hartzen dute Erosketa Bateraturako Akordioa sinatu duten hogeita hamasei herrialdek; horien artean daude EBko herrialde guztiak, EEEko Norvegia eta Islandia herrialdeak, Erresuma Batua eta sei herrialde hautagai potentzial (Albania, Ipar Mazedoniako Errepublika, Montenegro, Serbia, Kosovo eta Bosnia eta Herzegovina). Orain, parte hartzen duten herrialde guztiek Vekluryren eskaerak zuzenean egin ahal izango dituzte. Oraingoz, Veklury da EBn merkaturatzeko baimen baldintzatua duen sendagai bakarra COVID-19 duten eta oxigeno-hornidura behar duten pazienteen tratamendurako.

Informazio gehiago