Koronabirusa: Batzordeak argitasun eta predikigarritasun handiagoak proposatzen ditu Europar Batasunean zirkulazio askea murrizten duten neurri guztietarako

Argitalpen-data: 

Batzordeak Kontseiluaren gomendio-proposamena onartu du, estatu kideek koronabirusen pandemiaren ondorioz zirkulazio askea murrizten duten neurri guztiak EBn argi koordinatu eta jakinaraziko direla bermatzeko.

 

Batzordearen proposamenak estatu kideek lankidetza estuagoa izan behar duten funtsezko lau eremu ezartzen ditu:

 

Estatu kideentzako irizpide komunak eta atalaseak, bidaietarako murrizketak ezartzen diren erabakitzeko orduan.

 

Irizpide komunen kartografia, adostutako kolore-kode bat erabiliz.

 

Arrisku handiko eremuetatik datozen bidaiariei aplikatutako neurrietarako esparru komuna.

 

Jendeari edozein murrizketari buruzko informazio argia eta egokia ematea.

 

 

Informazio gehiago