Itun Berdea: Meatze-arroek eta karbono-isurketa handiko beste eskualde batzuek eta Batzordeak Bidezko Trantsiziorako Europako Plataforma jarri dute abian

Argitalpen-data: 

Ekainaren 29an, Bidezko Trantsizioko Plataforma jarri da martxan, estatu kideei beren lurralde-mailako Bidezko Trantsizioko Planak egiten laguntzeko eta Bidezko Trantsizioko Mekanismoa finantzatzeko, 150 mila milioi euro baino gehiago dituena. Lineako plataforma horrek laguntza teknikoa eta aholkularitza emango die meatze-arroetako eta karbono asko isurtzen duten beste eskualde batzuetako alderdi interesdun publiko eta pribatuei, eta finantzaketa-aukerei eta laguntza teknikoko iturriei buruzko informazioa erraz eskuratzeko aukera emango die.

 

Plataformak bermatuko du Bidezko Trantsizioko Funtsaren esparruan proposatutako 40 mila milioi euroak (2018ko prezio konstanteetan) proiektu egokietara bideratuko direla eta eskualde bakar bat ere ez dela atzean geratuko. Era berean, InvestEUren esparruko araubide espezifikorako eta sektore publikoari mailegua emateko tresnarako sarbidea erraztuko du; izan ere, Bidezko Trantsizioko Funtsarekin batera, horiek dira Bidezko Trantsiziorako Mekanismoaren hiru zutabeak.

Informazio gehiago