IKERLANek industriako zibersegurtasunean duen aitzindari posizioa indartu du TÜV Rheinlanden ziurtagiriarekin

Argitalpen-data: 

Aitortza honekin indartzen da produktu elektroniko ziberserguruak garatzeko zentroak duen ahalmena, eta finkatzen du IKERLANek zibersegurtasun industrialaren aitzindari eta erreferente gisa duen posizioa

 

2012an, jada, Espainian segurtasun funtzionalaren ziurtagiria zuen lehen zentroa eta nazioartean lehenetariko bat izatera iritsi zen IKERLAN, orduan ere TÜV Rheinlandek ziurtatuta.

 

IKERLAN zentro teknologikoak TÜV Rheinlanden ziurtagiria eskuratu du zibersegurtasuna kudeatzeko duen sistemarako. Horrek egiaztatzen du IKERLANek produktu ziberseguruak garatu ditzakeela IEC 62443-4-1 araudiak ezarritako baldintza zorrotzak betez. Ziurtagiri berriak bermatzen du metodologia honen arabera egindako sistema elektronikoak garatzen dituzten pertsonen prozedurak, antolaketa egitura, kalitate sistema eta prestakuntza segurtasuneko estandarrik zorrotzenekin bat datozela.

 

Industriako zibersegurtasunean espezializatzea da IKERLANen apustu estrategikoetako bat, eta espezializazio horretan 6 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu azken 4 urteetan, trebakuntza maila handiko ikertzaileak eta punta-puntako instalazioak edukitzeko eremu honetan.

 

Industriak duen erronkarik handienetako bati erantzuten dio zentroaren espezializazioak, izan ere, gero eta handiagoa da konetibitatearen eskaera eta, orokorrean, produktuen eta prozesuen digitalizazioaren eskaera ere, eta horrek ekarri du mehatxuek eta zaurgarritasunek ere gora egitea. Tren sektorearen bilakaera da digitalizazioa izaten ari den gorakadaren eta produktuak eta konexioak (trenbide pasaguneak, seinaleak, treneko sarbideak, potentzia eta abiadura kontrola, etab.) bermatzeak duen garrantziaren adibide bat.  Sistema horiek guztiak gailu elektronikoen bidez kontrolatzen dira eta gailu horien zibersegurtasuna bermatzea oinarri-oinarrizkoa da.

 

Energiaren sektorea da beste kasu garrantzitsu bat. Sektore horretan, elektrizitatea banatzen duen konpainia batek horniduraren fidagarritasuna bermatu behar du, gure etxeetako argi kontsumoa urrutitik ezagutzeaz gain. Kontrol elementuetan edo kontagailu adimendunetan bidegabe sartzeak ondorio negatiboak izan litzake negozioan eta azken erabiltzailean. Horrenbestez, zibersegurtasuna faktore gakoa da produktu elektronikoak, konexioak eta informazio fluxua seguruak direla bermatzeko.

 

Baliabideak eta aliantzak

 

Nazioartean, zentroa hamabi ikerketa proiektu europar baino gehiagotan parte hartzen ari da, H2020 programan. Proiektu horietan hainbat teknologia lantzen ditu, hala nola, gako publikoko azpiegituren bitartez (PKI) gailuetako identitatea kudeatzeko teknologiak, blockchain bitartez trazabilitatea kudeatzekoak, end-to-end zibersegurtasuna, produktua ziurtatzeko araudiak, etab.

 

Informazio gehiago