Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa. Nazioarteko irekiera eta enpresentzako erreferentea.

Argitalpen-data: 

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak bere bigarren jarduera-urtearen balantzea argitaratu du, non aipatzen baita, besteak beste, nolako lana egiten den Euskadi ezagunagoa izan dadin nazioartean. 2019a amaitzerako, Euskadiko Zibersegurtasun zentroak CERT (Computer Emergency Response Team) zentro baimendu izatea lortu zuen.

 

SPRI Taldeak Zibersegurtasun zentroaren bitartez egin dituen ekintzen artean aipatzekoak dira ekitaldi honetan 219 kontzientziazio-jardunaldi bultzatu direla eta BDIHren zibersegurtasun-guneko cyber range delakoaren operatiba handitu dela. BDIH punta-puntako azpiegitura bat da, zeinak gaikuntza ematen dien profesionalei, simulazio-ariketen eta defentsa eta erasorako taktikei buruzko entrenamenduen bidez.

 

2019an, zentroak lanean jarraitu du, tokian tokiko, Estatuko zein nazioarteko eragileekin lankidetzan eta haiekin koordinaturik, Euskadi zibermehatxuetatik babestu eta zibersegurtasunaren euskal ekosistema sustatzeko eta, bide horretatik, ideiak, talentua eta inbertsioa erakartzeko.

 

Zibersegurtasun Industrialeko Dirulaguntza Programaren bigarren edizioari dagokionez, 200dik gora enpresak parte hartu dute deialdian, 2018ko lehen deialdiko emaitzak bikoiztu direlarik. Esteka honetan duzu 2019ko urteko jarduera-txostena, zentroak garatutako jarduera guztiak laburbiltzen dituena.

Informazio gehiago