Europaren unea: kalteak konpontzea eta etorkizuna prestatzea hurrengo belaunaldirako. Europako Batzordeak berreskuratze-plan sakonaren proposamena aurkeztu du.

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak berreskuratze-plan sakonaren proposamena aurkeztu du. Berreskuratze hori estatu kide guztientzat iraunkorra, uniformea, inklusiboa eta bidezkoa dela bermatzeko, Batzordeak berreskuratze-tresna berri bat sortzea proposatzen du, Next Generation EU, EBren epe luzeko aurrekontu indartsu, moderno eta berritu batean integratua. Gainera, Batzordeak 2020ko lan-programa doitua azaldu du, eta lehentasuna emango die Europaren susperraldia eta erresilientzia bultzatzeko beharrezko neurriei.

Koronabirusak Europa eta mundu osoaren oinarriak astindu ditu, eta gure osasun eta ongizate sistemak, gure gizarte eta ekonomiak eta elkarrekin bizitzeko eta lan egiteko modua probatu ditu. Bizitzak eta bizirauteko bitartekoak babesteko, merkatu bakarrari eragindako kalteak konpontzeko eta susperraldi iraunkor eta oparoa sortzeko, Europako Batzordeak proposatu du EBren aurrekontuak ematen dituen aukera guztiak baliatzea. Next Generation EU, 750 000 milioi eurokoa, eta EBren 2021-2027 aldirako epe luzerako aurrekontuaren errefortzu espezifikoek Batasunaren aurrekontuaren finantza-ahalmen osoa 1,85 bilioi eurora igoko dute.

Informazio gehiago