Europar Batasunean oinarrizko eskubideak indartzeko konpromisoa berritu du Batzordeak

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak estrategia berri bat aurkeztu du Europar Batasunean Oinarrizko Eskubideen Gutunaren aplikazioa indartzeko.

Oinarrizko eskubideak ezin dira bermatutzat jo. Estrategia berriak Gutuna erabat aplikatzen dela bermatzeko konpromiso berritu bat berresten du. Datorren urtetik aurrera, Batzordeak urteko txosten bat aurkeztuko du, eta bertan aztertuko du estatu kideek nola aplikatzen duten Gutuna hautatutako gai-eremu batean.

Estrategiak Europako Demokraziarako Ekintza Plana eta Zuzenbidezko Estatuari buruzko txostena osatzen ditu, eta EBren oinarrizko eskubideak eta balioak sustatzeko eta babesteko orduan Batzordeak duen ikuspegi orokorra erakusten dute.

Informazio gehiago