IKERLAN nazioarteko proiektu bat gidatzen ari da Adimen Artifiziala aplikatzeko makinen ?autodiagnostikoan?

Argitalpen-data: 

FRACTAL proiektu aitzindari bat da, 15,7 milioi euroko aurrekontua duena, makinak adimenez eta gaitasun kognitiboz hornitzeko hainbat sektoretan, hala nola energian, garraioan eta industrian.

 

FRACTAL nazioarteko proiektu bat da, BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) kide IKERLANek sustatu eta gidatzen duena. Proiektu horren bidez adimen artifizialean oinarritutako digitalizazio-konponbideak garatuko dira, makinak gai izan daitezen “autodiagnostikatzeko”, ingurunera egokitzeko, akatsak aurreikusteko eta gertatu aurretik konpontzeko.

IKERLANek lau teknologia konbinatuko ditu FRACTAL proiektuan, laurak lehentasunezko interesekoak Europar Batasunaren ikerketarako: edge computing delakoa -datuen prozesamendua ahalik eta gehien hurbiltzea datuak sortzen diren tokira, prozesamendu hori lainotik azken gailuetara mugituz-, big data, 5G eta adimen artifiziala.  Teknologia horiek guztiz bat datoz Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 ekimenaren eta RIS3 Euskadi estrategiaren helburuekin.

Proiektuak 15,7 milioi euroko finantzaketa jasoko du datozen hiru urteetarako eta partzuergo batek garatuko du. Euskal zentroak gidatzen du partzuergo hori, non parte hartzen baitute Europako zazpi herrialdetako (Espainia, Frantzia, Suitza, Alemania, Finlandia, Austria eta Italia) 28 erakundek, besteak beste, digitalizazioaren eta adimen artifizialaren arloetan erreferentziazkoak diren enpresek, unibertsitateek eta teknologia-zentroek.

IKERLANek, Europako proiektu aitzindari honetako lider eta erreferentziazko teknologia-zentroak, dagoeneko aurkeztu du FRACTAL proiektua EFECS 2020, European Forum for Electronic Components and Systems ekitaldian, hots, osagai eta sistema elektronikoen erreferentziazko foro europarrean.

Informazio gehiago