Europako Batzordearen gomendioak eta gidalerroak ekainaren 30etik aurrera bidaia-murrizketak apurka-apurka kentzeari buruz

Argitalpen-data: 

Ekainaren 11n, Europako Batzordeak ibilbide-orri bat ezarri zuen, baita Europar Batasuneko eta Schengengo Estatu Kideentzako orientazioak eta gomendioak ere, 2020ko ekainaren 15a baino lehen Europar Batasunaren barruko muga-kontrolak kentzen hasteko, funtsezkoak ez diren Europar Batasunetik kanporako bidaien aldi baterako murrizketa 2020ko ekainaren 30era arte luzatzeko eta mugimendu-murrizketak apurka-apurka kentzeko protokolo bat ezartzeko.  

Lehentasuna argia da: barne-muga guztiak desagertu behar dira Europar Batasunetik kanpora ireki aurretik.  Zehazki, batzordeak 3 gai hauek zehaztu eta aurkeztu egin ditu: 

- Komunikazio bat mugarik gabeko EB baten berreskurapena eta itzulera koordinatzeko, zehazki, honen bidez: “COVID-19aren Informazio-taldea-Barne-gaiak” (esteka oharraren xehetasunera).

- Ibilbide-orri bat/kontuan hartu beharreko alderdien eta gauzen zerrenda ekainaren 11tik aurrera funtsezkoak ez diren bidaiak eta leku-aldatzeak apurka-apurka berrabiarazteko (esteka oharraren xehetasunera), 

- Orientazioak bisa behar duten bidaiariekin bidaiak apurka-apurka eta modu koordinatuan berrabiarazteko.  (esteka oharraren xehetasunera

Batzordeak orientazioak eman dizkie Estatu Kideei, atzerrian bisen kudeaketa bidaia-murrizketak apurka-apurka kentzearekin koordinatuta berrabiarazten dela bermatzeko.  Aurrekariei dagokienez, nabarmendu beharra dago batzordeak estatuburuak edo gobernuburuak gonbidatu zituela joan den 2020ko martxoaren 16an EBrako bidaia ez-funtsezkoentzako aldi baterako murrizketa bat aplikatzera, hasiera batean, 30 egunetarako, bi aldiz luzatuz hori ekainaren 15era arte.  Bidaia-murrizketa eta horren ekainaren 30era arteko luzapena Schengengo Estatu Kide guztiei (Bulgaria, Kroazia, Txipre eta Errumania barne) eta Schengenera elkartutako 4 estatuei (Islandia, Liechtenstein, Norvegia eta Suitza) aplikatzen zaie; guztira, 30 herrialde dira.