Europako Batzordearen adierazpena, Europar Batasunean zirkulazio askea murrizteko neurriak koordinatzeari buruzkoa, koronabirusen pandemiari dagokionez

Argitalpen-data: 

Batzordeak 2020ko irailaren 4an aurkeztutako proposamenaren ondorioz, EBko ministroak akordio batera iritsi dira, eta akordio horrek argitasun eta aurreikuspen handiagoa emango die koronabirusen pandemiak eragindako zirkulazio askea murrizteko neurriei. Batzordeak pozik hartu du Kontseiluak hartutako erabakia, eta adierazpen bat egin du.

Europako herritarrek Europar Batasunean askatasunez zirkulatzeko eta bizitzeko duten eskubidea eta barruko mugetan kontrolik ez izatea Batasunaren lorpen preziatuenen artean daude, eta haren ekonomiaren eragile indartsuak dira. Europar Batasunaren barruan zirkulazio askerako oinarrizko eskubidearen edozein murrizketa behar-beharrezkoa denean baino ez da aplikatu behar; koordinatuta egon behar da, proportzionatua eta ez-diskriminatzailea, eta osasun publikorako arriskuei aurre egiteko erabili behar da. Koronabirusaren hedapena mugatzeko, estatu kideek hainbat neurri hartu dituzte, eta horietako batzuek eragina izan dute zirkulazio askean.

Informazio gehiago