Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta berrikuntza proiektuen finantzaketa handitzeko. Martxoaren hasieran iragarritako larrialdietarako deialdirako -17 proiektu abiarazi zituen- 47,5 milioi euroko aurrekontu gehigarria onartu da.

 

Europar Batasun osoko 136 ikerketa-talde lanean ari dira dagoeneko txertoak, tratamendu berriak eta proba diagnostikoak garatzeko, eta gaixotasunaren hedapena prebenitzeko sistema medikoak sortzeko.

 

Premiazko neurri horretaz gain, Horizon 2020 programak 350 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Europako Batzordearen ‘Akordio Berde Handiaren’ helburuekin lotutako berrikuntza handiak dakartzaten ETEentzat. EIC (Berrikuntzaren Europako Kontseilua) pilotuaren bidez egingo dira; horrela, ETEek 2,5 milioi euro arteko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte eta 15 milioi euro arteko kapital-inbertsio gehigarria.

 

Onartutako beste aldaketa batzuk emakume berritzaileentzako eta Europako unibertsitateen I+G arloentzako neurriak barne hartzen dituzte. Batzordeak proposamenak egiteko bi deialdi pilotu egin zituen 2019ko eta 2020ko Erasmus + lan-programen esparruan, goi-mailako hezkuntza-erakundeen aliantzak babesten dituztenak.

 

Horrela, Batzordearen aburuz Horizon 2020 programak frogatzen du tresna “malgua dela, herritarren berehalako beharretara egokitzeko gai dena, eta, aldi berean, epe luzeko arazoei heltzen diena”, Mariya Gabriel Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteria komisarioaren arabera.

Informazio gehiago