EU Datathon 2020 lehiaketa: finalerako aurrez aukeratutako Euskal Herriko proiektu bat

Argitalpen-data: 

Madril, 2020ko abuztuaren 7a. Datathon urteroko lehiaketa da, eta 2017an egin zen lehen aldiz, datu irekiek egungo gizartean duten potentziala nabarmentzeko. Datathon-ek mundu osoko taldeak gonbidatzen ditu EBko erakundeek, agentziek eta datu irekien beste hornitzaile batzuek emandako datu irekiak konektatu eta erabiliko dituzten aplikazioak proposatu eta garatzera.

Proposatutako aplikazioek, datu irekietan oinarrituta, Europar Batasunari Europako Batzordeak ezarritako helburu estrategikoak lortzen laguntzeko aukera eta irtenbide berriak esploratu nahi dituzte. Hona hemen aurtengo EU Datathon lehiaketaren lau erronka tematikoak:

• 1. erronka: "Europako Itun Berdea"
https://ec.europa.eu/info/strategy/priorities-2019-2024/european-green-deal_es
• 2. erronka: "Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia"
https://ec.europa.eu/info/strategy/priorities-2019-2024/economy-works-people_es
• 3. erronka: "Europako demokraziari bultzada berri bat"
https://ec.europa.eu/info/strategy/priorities-2019-2024/new-push-european-democracy_es
• 4. erronka: "Aro digitalera egokitutako Europa"
https://ec.europa.eu/info/priorities/europe-fit-digital-age_es


Aurtengo laugarren ediziorako, jasotako 121 proposamenetatik 12 talde aukeratu dira (hiru erronka bakoitzeko). Horiek guztiek euren aplikazioak garatu beharko dituzte eta urrian Bruselan ospatuko den Eskualdeen eta Hirien Europako Astean aurkeztu beharko dituzte.

Dataseeds

Dataseeds estatu espainiarraren proiektua, 1. erronkan (Europako Itun Berdean) lehiatzen da, eta aplikazio bat garatzekoa da, nekazaritzako enpresa txiki eta ertainei informazio fidagarri eta zehatza zuzenean eskuratzeko aukera ematen diena, EBko industriaren berregituraketa ekologikoaren parte izan daitezen.

Hurrengo etapak

12 taldeek orain beren proposamena aplikazio operatibo bihurtu behar dute. Europako Eskualdeen eta Hirien Astean, Bruselan, 2020ko urriaren 12tik 15era, saritutako proiektuak zein diren jakitera ematen direnean merkaturatu daitezkeen aplikazioak garatzeko denbora nahikoa izango dute.

Azken fasea 2020ko urriaren 15ean izango da. Proiektuak EBko sektore publikoko eta kanpoko adituek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Epaimahaiaren erabakia sari-banaketaren ekitaldian jakinaraziko da, eta, bertan, publikoak emandako sari bat ere emango da, lehiaketaren azken 4 egunetan, bere aplikazio gogokoena bozkatu ahal izango duena.

Ekitaldi horretan erabakiko da erronka bakoitzeko talde irabazleen azken sailkapena, eta honako sari hauek jasoko dituzte (erronka bakoitzean): lehen saria: 12.000 euro, bigarren saria: 8.000 euro, hirugarren saria: 5.000 euro.

EU Datathon 2020 lehiaketa Europar Batasuneko Argitalpen Bulegoak antolatzen du, Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetza estuan.

Informazio gehiagorako edo ekitaldian parte hartzeko edo online jarraitzeko, kontsultatu https://op.europa.eu/en/web/eudatathon. Jarrai iezaguzu Twitterren (@EU_opendata, @euinmyregion) #EUdatathon eta #ideas4EU etiketekin.

Kontaktua: Europako Batzordeko Espainiako prentsa-taldea. http://ec.europa.eu/spain/news/media-contacto _es

 

 

Informazio gehiago