Europak 164 milioi euroko premiazko deialdia egin du koronabirusaren aurkako irtenbide berritzaileak lortzeko

Argitalpen-data: 

2020.eko martxoak 17.

 Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak.

 

Enterprise Europe Network enpresa txiki eta ertainei laguntzeko Europako sareak, eta bertan zdago Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia, laguntza hauek ahalik eta gehien eta premiaz zabaltzeko eskatu du

Europako Batzordearen finantzaketa hau eskatzeko epea bihar arratsaldeko 5etan amaituko da

Europako Batzordeak 164 milioi eurorekin finantzatuko ditu koronabirusari aurre egiteko gai diren berrikuntzak eta teknologiak garatzen dituzten ETEak eta start up-ak. Eskaerak aurkezteko epea bihar, martxoak 18, amaituko da, 17:00etan, eta, beraz, Berrikuntzaren Europako Kontseiluaren azeleragailuak sustatzen duen finantzaketa horretarako eskabideak lehenbailehen egiteko eskatu du Batzordeak.

 

Batzordeak bizkortu egin nahi du Berrikuntzaren Europako Kontseiluaren diru-laguntzak emateko prozesua finantzaketa konbinatuarekin (diru-laguntzak eta kapital-inbertsioak) koronabirusaren aurka borrokatzea ahalbidetzen duten berrikuntzei, baita beste finantzaketa- eta inbertsio-iturri batzuetara bidea erraztu ere.

 

Kontseilua dagoeneko laguntzen ari da koronabirusa menderatzeko berrikuntza garrantzitsuak dituzten enpresa eta ETE berriei, aurreko txandetan emandako funtsen bidez, hala nola isolamendu-unitate espezializatuetarako EpiShuttle proiektua, material birala ezabatzeko iragazketa-teknologiarako m-TAP proiektua, eta epidemietan giza mugikortasuna arakatzeko MBENT proiektua.

 

Basque Enterprise Europe Network

 

Enterprise Europe Network nazioarteko proiekzioa duten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko munduko sarerik handiena da; Europako Batzordeak sustatzen du eta bertan parte hartzen du Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak. Basque Enterprise Europe Network euskal nodoa munduarekin konektatuta dago, ETE berritzaileei nazioartean hedatzeko aukera emango dieten zerbitzuak eskaintzeko. Enpresa txiki eta ertainetan ardaztuta, negozioetan nazioarteko elkartzeak lortzen laguntzen die sareak, hazteko teknologiak eta ideiak aurkitzen ere bai, eta aholkularitza espezializatua eskaintzen die. Euskal nodoaren parte dira SPRI Taldea, BEAZ, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia.

 

 

 

ARGIBIDE GEHIAGO

 

Blanca Pardo. T. 658 727 776 bpardo@innobasque.eus

 

Ana Larizgoitia. T. 656 788 328 alarizgoitia@innobasque.eus

Informazio gehiago