Erasmus+ Covid-19an: eurodiputatuek babes eta argitasun gehiago eskatu dute

Argitalpen-data: 

"Kostu gehigarriak itzultzea eta arauak malgutasunez aplikatzea"

 

"Ikasleek ez dute urte akademiko bat galdu behar".

 

"Elkartasun Kidegoko boluntarioak COVID-19ren krisiari aurre egiten laguntzeko"

 

Erasmus+ programan parte hartzen duten 165.000 ikasleek eta EBko 5.000 boluntarioek dirua berreskuratu eta estatusa mantendu behar dute, eurodiputatuen arabera.

 

Mariya Gabriel komisarioari igorritako gutun batean, PEko Kultura eta Hezkuntza Batzordeko kideek adierazi dute Batzordearen egungo komunikazio moduak, ikuspegi ezberdinek eta agentzia nazionalen informazio faltak ez dutela ziurtasunik ematen gastu gehigarriak ordaintzeari buruz, ez eta Erasmus+ ikasleek eta Elkartasun Kidegoan erregistratutakoek beren estatusa gordetzeko duten aukerari buruz ere.

 

Halaber, eurodiputatuek bermeak eta babesa eskatu dituzte ikasleek ikasturte honetan gal ez dezaten eta ikaskuntza birtualaren bidez beharrezko kreditu akademikoak lor ditzaten.

Informazio gehiago