COVID-19ari buruzko asteroko txostena herrialdeka. Inpaktu ekonomikoari buruzko datuak, neurriak eta murrizketak.

Argitalpen-data: 

BasqueTrade & Investment agentziako lantaldeak informazio baliagarria ematen du COVID-19ak beste herrialde batzuetako ekonomian, bereziki guk presentzia daukagunetan, duen inpaktuari buruz. Hala, Covid-19ari buruzko asteroko txostenek azaltzen dute gaitzak nolako inpaktua izan duen ekonomian, industria-sektoreetan eta zerbitzu nahiz finantza-sektorean, bai eta herrialde desberdinek nolako euste-neurri ekonomikoak eta murrizketak aplikatu dituzten.

 

Datu horiek astero eguneratzen dira, eta newsletters-en bitartez edo SPRI Taldearen kanal sozialetatik jaso ditzakezu. Gainera, nazioarteko negozioetan eta kanpo-merkatuetan interesatuta dauden pertsonek egunero aurki dezakete informazio gehigarria Linkedin-eko kanal espezializatu batean.

Informazio gehiago