Coronavirus: Europako Batzordeak proposatu du aurrekontu-esparrua babesteko klausula orokorra aktibatzea, pandemiari erantzuteko

Argitalpen-data: 

Batzordeak Egonkortasun eta Hazkunde Itunaren babes-klausula orokorra aktibatzea proposatu du gaur, koronabirusaren pandemiari azkar, indartsu eta modu koordinatuan erantzuteko estrategiaren barruan. Kontseiluak onartu ondoren, estatu kideei aukera emango die krisiari modu egokian aurre egiteko neurriak hartzeko, Europako aurrekontu-esparruaren arabera aplikatu ohi diren aurrekontu-eskakizunetatik aldenduz.

 

Proposamena urrats garrantzitsua da Batzordeak bere esku dituen ekonomia-politikako tresna guztiak erabiltzeko konpromisoa betetzeko, estatu kideei beren herritarrak babesteko laguntza emateko eta pandemiaren ondorio sozioekonomiko oso negatiboak arintzeko.

Informazio gehiago