Coronavirus: egungo krisian Europako aktibo eta teknologia kritikoak babesteko irizpideak aurkeztu ditu Batzordeak

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak orientabideak aurkeztu ditu gaur, EB osoan ikuspegi irmoa bermatzeko, osasun publikoaren krisi-garai hauetan atzerriko inbertsioak kontrolatzeko eta, ondorioz, ekonomia ez ahultzeko. Helburua da EBko enpresak eta aktibo kritikoak zaintzea, batez ere osasuna, ikerketa medikoa, bioteknologia eta azpiegiturak bezalako esparruetan, funtsezkoak baitira segurtasunerako eta bake publikorako. Halere, ez da aldatuko EBaren atzerriko inbertsioekiko irekitasun orokorra.

Informazio gehiago