BIND 4.0 azeleragailuaren 5. deialdia mundu osoko startup berritzaileen bila dabiltzan nazioartean erreferentzia diren 57 enpresekin abiatu da

Argitalpen-data: 

Berrikuntza irekiko plataformak, bere 5. ediziorako, fabrikazio aurreratuko, elikadurako, energiako eta osasuneko arloetako hautagaitzak jasoko ditu irailaren 11ra arte

Aurten, Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala enpresek bat egingo dute BIND 4.0n jada lan egin zuten 50 enpresa baino gehiagorekin

Aurtengo edizioan kontuan hartuko dira ere krisi sanitarioaren ondoren sortu diren sektorearen erronka berriei aurre egiteko gai izango diren soluzio teknologikoak; halaber, azelerazio-programa eredu mistoa —online eta presentziala— erabiliz gauzatuko da

Aurreko edizioan, guztira, 577 hautagai jaso ziren, eta proiektuen % 60k, besteak beste, teknologia hauek aplikatzen zituen: IA, IoT eta Big Data

4.0 industria sustatzeko BIND 4.0 azeleragailuan startup teknologikoak bilatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako nazioarteko erreferentziako enpresen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta une honetan jada 57 dira. Industria adimenduneko berrikuntza-plataforma ireki horrek, gaur, The Best of BIND 4.0: Virtual Demo Day lehen ekitaldi birtuala egin du, bertako 38 startup berritzaileek garatutako azken proiektu teknologikoak aurkezteko eta bosgarren deialdia zabaltzeko. Deialdi horren bidez hautagaiak hartuko ditu, irailaren 11ra arte. Hain zuzen ere, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak ireki du aurtengo edizioa.

Gaurko jardunaldian hainbat enpresatako —Coca-Cola European Partners, Mercedes-Benz eta Unilever— ordezkariak izan dira, eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Agenda Digitaleko zuzendari Aitor Urzelaik hartu du parte bertan. Halaber, bertan ere izan dira ekintzailetzan adituak, adibidez,  Martin Varsavsky.  SPRI Taldearen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortutako BIND 4.0 azeleragailuak mundu osoko startup-en artean proiektu teknologiko onenak bilatzen ditu, helburu bikoitzarekin. Alde batetik, enpresa nagusiek berrikuntza azeleratzeko aukera izan dezaten eta euren lehiakortasuna susta eta hobetu dezaten startup-ekin batera jardunez, berrikuntza-iturri arin eta efikaz gisa. Eta, bestetik, nazioartean erreferentzia diren enpresa nagusien eskutik eta euskal industria-ekosistemarako zuzeneko sarbidearen bidez, startup-ak merkatura azkarrago heltzea.

Horregatik, aurtengo deialdiaren berrikuntza nagusietako bat da proiektuan gero eta konpainia gehiago ari direla parte hartzen. BIND 4.0k jada Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako nazioarteko erreferentzia diren 57 enpresa garrantzitsu ditu. Enpresa horiek, jasotako hautagaitza guztien artean, proiektu onenak aukeratzeko ardura izango dute. Aurten, jada programan parte hartzen ari ziren enpresei —besteak beste, FerrovialEDPSarralleArcelorABBIberdrolaMichelinQuirónsalud edo Siemens Gamesa— honako hauek gehitu zaizkie: Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala.

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Agenda Digitaleko zuzendari Aitor Urzelairen iritziz: “Bizi behar izan ditugun une zail hauetan egiaztatu dugu, alde batetik, gure ekonomian teknologian eta berrikuntzan inbertitzeak eta eraldaketa digitalak duten garrantzia eta, bestetik, hazkundea sustatzeko eragile publikoen eta pribatuen artean elkarrekin jarduteko dagoen beharra.  Gure ekonomia eta gure gizartea hazteko eta hobetzeko, beti BIND 4.0ren euskarri izan diren bi oinarri. Horregatik da hain garrantzitsua BIND 4.0ren bosgarren deialdi hau zabaltzea; izan ere, garrantzi berezia duten sektoretan —elikadura, osasuna, energia edo fabrikazioa— berrikuntza irekiaren, startup-en eta talentu berriaren alde, ekimen hau osatzen dugun guztion etengabeko apustua adierazten du horrek".

Informazio gehiago