Bidezko fiskalitatea: estatu kideek plataforma digitalei aplika dakizkiekeen gardentasun fiskalaren arloko arau berriak adostu dituzte

Argitalpen-data: 

Europako Batzordea pozik dago EBko gardentasun fiskaleko arauak plataforma digitaletara zabaltzeko estatu kideek hartu berri duten konpromisoarekin, ondasunak edo zerbitzuak plataformetan salduta dirua irabazten dutenek dagozkien zergak ere ordaintzen dituztela bermatzeko. Akordio hau Batzordeak uztailean aurkeztutako proposamenaren jarraipena da, berreskuratze-estrategia babestuko duen zerga-sistema ekitatibo eta erraz baterako ekintza-planaren zati gisa.


Administrazio-lankidetzari buruz adostutako proposamenak (DCA 7) bermatuko du estatu kideek automatikoki trukatzen dutela plataforma digitaletako salmentek sortutako diru-sarrerei buruzko informazioa, plataforma EBn kokatuta dagoen ala ez kontuan hartu gabe. Horri esker, agintari nazionalek zerga zein egoeratan ordaindu behar den identifikatzeaz gain, plataformei dagokien administrazio-karga ere murriztuko da; izan ere, plataforma horiek, askotan, informazio-eskakizun nazional desberdinei aurre egin behar diete. Gainera, arauak indartu eta zehaztu egiten ditu estatu kideek iruzur fiskalari aurre egiten laguntzen duten beste esparru batzuetan, baterako zerga-auditoretzen bidez, adibidez.

Informazio gehiago