Bidaia konbinatuei buruzko arau berriari buruzko informazioa martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuan

Argitalpen-data: 

Gaur, apirilak 2, indarrean sartuko den martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuak beste arau-neurri bat jasotzen du COVID19 dela eta, bertan behera utzitako bidaia konbinatuei dagokienez. Bidaia konbinatua da kontsumitzaileak bi bidaia-zerbitzu mota edo gehiago batera kontratatzen dituen produktua (adibidez, garraioa eta ostatua).

 

Bidaiaren antolatzailea handizkaria da; txikizkaria, berriz, kontsumitzaileak produktu horiek kontratatzeko erabiltzen duen bidaia-agentzia. Errege Dekretuari gehitzen zaion xedapenak adierazten duenez, COVID19ren ondorioz ezeztatutako bidaia konbinatuetan, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak zenbateko bereko bonu bat eman ahal izango dio kontsumitzaileari, itzulketaren zenbatekoaren ordez.

 

Bonoa alarma-egoera amaitzen denetik urtebete igaro baino lehen erabili behar da. Urte hori igarotzen bada kontsumitzaileak bonoa erabili gabe, egindako ordainketaren itzulketa eskatu ahal izango du. Hala ere, kontsumitzaileak kontratua suntsiarazteko eskatzen badu, antolatzaileak edo txikizkariak prezioa itzuli beharko dio, baldin eta bidaia konbinatuko kontratuan sartutako zerbitzuen hornitzaileek beren zerbitzuei dagokien zenbateko osoa itzuli badute.

 

Itzulketa partziala bada, kontsumitzaileak itzulketa partzialerako eta diferentziagatiko bonorako eskubidea izango du. Itzulketa horiek gehienez 60 eguneko epean egin behar dira, kontratua suntsiarazten denetik edo zerbitzu-hornitzaileek itzulketa egiten dutenetik zenbatzen hasita.

 

Azken batean, arau berriak bidaiaren prezioa itzultzeko eskubidea eraginkor egiteko aukera ematen du, bono baten bidez. Alarma-egoera amaitu eta urtebetera kontsumitzaileak bonoa erabili ez badu, egindako ordainketaren itzulketa eskatu ahal izango du.

Informazio gehiago