Berritze bolada: berritze tasa bikoiztea, isurketak murrizteko, susperraldia bultzatzeko eta pobrezia energetikoa gutxitzeko

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko berrikuntza-bolada bati buruzko estrategia argitaratu du. Batzordearen asmoa da, gutxienez, datozen 10 urteetako berritze-tasak bikoiztea eta berritzeek eraginkortasun energetiko eta baliabide-eraginkortasun handiagoa ekarriko dutela bermatzea. Horrela, eraikinetan bizi diren eta erabiltzen dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetuko da, Europako berotegi-efektuko gasen isuriak murriztuko dira, digitalizazioa sustatuko da eta materialen berrerabilpena eta birziklapena hobetuko dira. Hemendik 2030era, 35 milioi eraikin berritu eta 160.000 lanpostu berde gehiago sor litezke eraikuntzaren sektorean.

Eraikinek Europar Batasuneko energia kontsumoaren % 40 eta berotegi efektuko gasen isurketen % 36 hartzen dute. Hala ere, eraikinen % 1 soilik berritzen da urtero modu eraginkorrean energiaren ikuspegitik, eta, beraz, funtsezkoa da Europa hemendik 2050era klimatikoki neutroa izan dadin neurri eraginkorrak hartzea. Ia 34 milioi europarrek ezin dituzte beren etxeak berotu, eta energiaren ikuspegitik berrikuntza eraginkorra sustatzeko politika publikoak pobrezia energetikoari emandako erantzuna ere badira, pertsonen osasunari eta ongizateari laguntzen diote eta faktura energetikoa murrizten laguntzen dute. Era berean, Batzordeak pobrezia energetikoaren aurkako borrokari buruzko estatu kideentzako Gomendio bat argitaratu du.

Informazio gehiago