Batzordeak atzeratu egin du osasun-produktuei buruzko erregelamenduaren aplikazioa, koronabirusaren aurkako borrokari lehentasuna emateko

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak apirilaren 3an onartu du osasun-produktuei buruzko erregelamendua aplikatzeko data urtebete atzeratzeko proposamena, estatu kideek, osasun-erakundeek eta eragile ekonomikoek lehentasuna eman diezaioten koronabirusaren pandemiaren aurkako borrokari. Erabaki horrek kontuan hartzen ditu koronabirusaren pandemiaren aurrekaririk gabeko erronkak eta EB osoan berebiziko garrantzia duten osasun-produktuen eskuragarritasuna handitzeko beharra, eta, aldi berean, pazienteen osasuna eta segurtasuna bermatzen jarraitzen da, legeria berria aplikatu arte.

Informazio gehiago