Von der Leyen Batzordea: emaitza handiagoak lortzeari ekiten dion Batasunerantz

Argitalpen-data: 

Hautaturiko presidenteak, Ursula von der Leyen-ek, irailaren 10an aurkeztu du bere taldea eta Europako Batzordearen egitura berria jakinera eman du.

 

Batzorde berriak irizpide politikoetan adierazitako lehentasun eta egitasmoak islatuko ditu. Europako Legebiltzarrak Von der Leyen presidentetzat hautatzerakoan oinarri izan ziren helburuak, izango dira Batzordearen egituraren ardatza.

 

“Gure gizarteak eta bizimodua eraldatzen ari diren klima, teknologia eta demografía aldaketei aurre egiteko beharra izango da gure lanaren oinarria. Gaur egungo potentzia edo herrialde indartsuak, bakoitza bere bidetik dabil bere kabuz, eta beste berri batzuk ere agertzen eta indartzen ari dira, urduritasuna sortuz Europa osoko gizatalde askoren artean. EBak transizioaren buru izan behar du planeta osasuntsu bat eta mundu digital berri bat lortzeko. Baina hau pertsonak batuz bakarrik da egingarria hala nola gure merkatuzko eta gizartekintzazko ekonomia bateratua hobetuz, egitasmo berriei egokitzeko”.

Informazio gehiago