UPV/EHUko bi Erasmus Mundus master saritu ditu Europako Batzordeak

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak Good Practices Flag aitorpena eman die UPV/EHUk koordinatzen dituen Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus (MER+) eta Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM)  masterrei, lehen ebaluazioa gutxieneko puntuazioa (100etik 75 puntu)  baino askoz puntuazio altuagoarekin gainditu dute.

“Aitorpen hau kalitatezko kudeaketa duten proiektuari ematen zaie soilik, eta inspirazio iturri izan daitezke beste batzuentzat. Halaber, Erasmus+ Proiektuen Emaitzen Plataforman leku nabarmena izango du”, adierazi du Ionan Marígomez, MER+ masterreko nazioarteko koordinatzailea.

Plataforma honek Erasmus+ programak finantzatutako jardunbide guztiak biltzen ditu (baita aurreko beste programen hezkuntzaren, praktika profesionalen, gazteriaren eta kirolaren arloetan ere). Aurreko Erasmus Mundus programan, 2010 eta 2016 artean egindako 225 proiektuen artetik soilik 26k lortu zuten aitorpen hori.

“Egresatuentzat onuragarria izango da, haien ikasketa programak aparteko kalitate bereizgarria izango baitu, Erasmus+ bikaintasun labelaren gehigarria, gainera. Biekin lortutako puntuazioarekin, gainera, aise gainditzen ditugu programa hauek alderdi guztiei dagokienez eskatzen dituzten betekizun zorrotzak: gaia bera, programa egiteko prozesua, webgune garbi eta osoa, gure instalazioak, lan merkatuaren aukera argiak, ikasleei ematen dizkiegun zerbitzu gehigarriak, eta abar”, azaldu du Jesús María Blancok, Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM) Masterraren nazioarteko arduradunak.

 

  Informazio gehiago