SPRI Taldeko zuzendariak Cannes-en jaso du Financial Times-en aitortza, zeinaren arabera Euskadi lurralde erakargarria baita atzerriko inbertsioarentzat
Argitalpen-data:
SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak gaur jaso du Cannes-en Financial Times taldeko Fdi Intelligence aldizkariaren aitortza, zeinak berriro adierazi baitu Euskadi lurralde erakargarria dela atzerriko inbertsioarentzat. Aldi honetan SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Invest in the Basque Country estrategiaren lau alderdi saritu dira, zehazki, hauek: instalatuta dauden enpresentzako laguntza, startup-entzako Bind 4.0 startupen azelerazio programa publiko-pribatua, pizgarri-sistemak eta atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektu bat, Viralgen enpresa estatubatuarrarena hain zuzen.
Argitalpen espezializatu eta ezagun horrek hirugarrenez jarraian aitortu du “Invest” estrategiak Euskadin egiten duen lana. Iaz esan zuen Euskadi Europa hegoaldeko 10 eskualde erakargarrienetako bat zela atzerriko inbertsioarentzat, eta aitortza egin zion orobat atzerriko inbertsioa erakartzeko “Invest in the Basque Country” estrategiari, Europako eskualde ertainetako 10 estrategia onenen artean sailkatu baitzuen. Duela bi urte, Financial Times-ek nabarmendu zuen Euskadi Europako seigarren eskualde onena zela atzerriko inbertsioarentzat, eta baita ere azpimarratu zuen Euskadi dela eskualde ertainen artetik logistika onena eskaintzen duena