René Cassin 2019 saria Federico Mayor Zaragoza-ri eman dio Eusko Jaurlaritzak

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak René Cassin 2019 Saria Federico Mayor Zaragozari emango dio, Bakeari, Hezkuntzari eta Giza Eskubideei hark egindako ekarpenagatik. Saria, Eusko Jaurlaritzak urtero emana, Iñigo Urkulluk emango du datorren asteartean, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Lehendakaritzan egingo den ekitaldi batean. Federico Mayor Zaragoza-ren hautagaitza UNESCO Etxeak proposatua da.

Aldi honetan, epaimahaiak nabarmendu egin ditu Mayor Zaragozaren “garrantzi handiko ekarpenak” Bakeari, Hezkuntzari eta Giza Eskubideei, baita “bere lanaren eta irakaspenaren inpaktua” ere maila globalean nahiz tokikoan. Epaimahaiaren iritziz, saridunak “grina eta dedikazio berarekin lan egin du goren mailako ekimen globaletan eta tokiko eta kaleko proiektu xumeetan”.

 

Informazio gehiago