Marcos Muro: ?Europako gazteen lehentasunak Eurobarometroan ?klima-aldaketa, pobrezia, desparekotasun ekonomikoak eta sozialak eta prestakuntza? bat datoz Euskadiko gazteenekin?

Argitalpen-data: 

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen iritziz: “Eurobarometroan jaso diren Europako gazteen lehentasunak –ingurumena babestea, klima-aldaketaren aurka borrokatzea eta pobrezia eta desparekotasun ekonomiko eta sozialak eta prestakuntza– bat datoz Euskadin azterlan eta inkestetan gazteek jasotakoekin. Hori dela eta, gizarteak, enpresek eta erakundeek beren emantzipazioa, prestakuntza eta enplegurako sarbidea ekarriko duten neurriak lortzeko beharra nabarmendu behar dute”.

Apirilaren 29tik, maiatzaren 5era arte, Europan Gazteen Europako Astearen bederatzigarren edizioa izango da. Aurtengo lema «Demokrazia eta ni» da. Parte hartuko duten herrialdeen jarduerekin batera, Bruselako ekitaldi enblematikoetan, ehunka gazte batuko dira. Gazteen Europako Astea bi urterik behin egiten da, eta, bertan, gazteentzako ekintzak egin eta sustatzen dira, Erasmus+ programan antolatutako ekitaldien bidez.

Maiatzaren 23tik 26ra bitartean Europako Parlamenturako hurrengo hauteskundeak izango direla aintzat hartuta, aurten Gazteen Europako Asteko eztabaiden ardatza honako hau izango da: “gazteek nola jardun dezakete beren erkidego eta herrialdeetan eta eragina izan erabakiak hartzean?”. Eztabaida izango da Europako Parlamentuan, Bruselan, eta, bertan, 800 parte-hartzaile izango dira; parte-hartze demokratikoaz eta Elkartasuneko Europako Kidegoak gazteen, GKEen eta erkidego lokalen inguruan izango duen eraginaz hitz egingo dute.

  Informazio gehiago