Share Proposamenaren hurrengo pausoak adostu ditu Eusko Jaurlaritzak europako estatuaz azpiko gobernuekin eta instituzioekin

Argitalpen-data: 

Europar Batasunerako Euskadiko Ordezkaritzak gaur hartu du atxikitako estatuaz azpiko gobernuen eta kide berrien bigarren bilera, Share ekimenari atxikitakoena, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako migrazio-erronkari erantzuteko konpromisoa har dezaten. Solidaritatea eta erantzunkidetasuna erakusteko ariketa bat denez errefuxiatuen eta migratzaileen harreran, Europako agendan igo behar diren hurrengo etapetan oinarritu da bilera eta egoera-puntu bat finkatu da Europar Batasuneko migrazio-politikarekiko eta migrazioari dagokionez Europan egingo den hurrengo Itunaren aurrerapenekiko. 

Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, dagoeneko ekimenera elkartu diren gobernuetako ordezkariak eta ekimenean interesa erakutsi duten beste eskualde batzuetako ordezkariak izan dira, baita Europar Batasuneko instituzio eta erakundeetako ordezkariak ere (Europako Batzordea, Europako Parlamentua eta Eskualdeen Batzordea) Europako plataformekin eta sareekin batera. Gaurko elkarraldian hauek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren izenean: Jonan Fernandez, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren zuzendari nagusia; Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea; Monika Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria; Marta Marín, Euskadiko ordezkaria Europar Batasunerako, eta Irune Muguruza, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

 

Informazio gehiago