Lehendakariak Euskal Diasporaren Egunean: ?Europak politika bateratu bat onartu behar du babesa eta etorkizun berri baten bila dauden pertsonei aterpe emateko

Argitalpen-data: 

Euskal komunitateak kanpoan egindako lana aintzatetsi du Lehendakariak Euskal Diasporaren Eguna dela-eta Ispasterren egin den ekitaldian.

 

“Gu hartu gintuzten bezala hartu behar ditugu guk”, dio Lehendakariak, beste herrialde batzuetatik Euskadira etorkizun baten bila datozenean.

 

Izaera migratzaile hori aipatu du Lehendakariak bere diskurtsoan: “Zer izango zen gure Diaspora helmugako herrialdeetan atzera bota izan bagintuzte? Orain herri migratzaile bezala dugun historia gogora ekartzen ari bagara arrazoi honengatik da: beste Herri batzuk ate joka etorri zaizkigulako etorkizun hobeago baten bila.  Aterpe eman ziguten, guk ere eman behar dugu. Europak politika bateratu bat onartu behar du babesa eta etorkizun berri baten bila dauden pertsonei aterpe emateko. Ezin dugu begiratu beste alde batera gizarte gisa”, adierazi du.

Informazio gehiago