Lehendakaria Maltako Ordenarekin bildu da

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusiak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagustiak lagunduta, Maltako Ordenaren Kanpo Harremanetako Idazkari Nagusi eta Italiako Errepublikan enbaxadore den Stefano Rocarekin Bildu da. Bileran Maltako Ordenaren Abegitsu Nagusiaren bulegoaren Zuzendari eta ekintza humanitariorako eta lankidetzarako ministro den Ivo Grazianirekin ere izan da. Bilera abuztuaren 27an ospatu da Maltako Ordenak Erroman duen egoitzan.

 

Bileran Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza arloko lan-ildo nagusiak ez ezik, Share Proposamenaren zehaztasunak ere aurkeztu ditu. Halaber, Lehendakariak hurbiletik ezagutu du Maltako Ordenaren eginkizuna: gatazka armatuen eta hondamendi naturalen biktima diren pertsonak eta errefuxiatuak laguntzea.

 

Maltako Ordenak urriaren 8an UNESCOrekin batera antolatu duen gizakien salerosketari buruzko jardunaldira gonbidatu Eusko Jaurlaritza. Horretaz gain, lankidetzarako esparruak bilatzeko harremanetan jarraituko dutela adostu dute.

 

Maltako Ordena, Nazio Batuetan ordezkaritza duena, 120 herrialdetan burutzen ditu gizarte, osasun eta humanitarioak diren proiektuak. Horretaz gain, harreman diplomatikoak ere mantentzen ditu 108 herrialderekin.

 

Eusko Jaurlaritzaren helburua da nazioarteko laguntza eta lankidetza arloan egitasmoak sustatzen dituzten nazioarteko eragileekin harreman zuzena mantentzea.

 

28an, asteazkenean, Lehendakariak Frantzisko Aita Santua buru izandako Audientzia Orokorrean parte hartu zuen. Vatikanoko Estatu-Idazkariarekiko topaketa, beranduago izan zuen, Pietro Parolin kardinalarekin.

  Informazio gehiago