Kudeaketa aurreratuaren Europako astearen 25. edizioa ospatuko da Euskadin

Argitalpen-data: 

Azaroaren 5etik 15era ospatuko da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea.

Azaroaren 13an eta 14an Kongresua egingo dute Bilboko Euskalduna Jauregian.

Kudeaketa laburrean ekimenaren 3. edizioa izango da.

EUSKALITek urte bat gehiago koordinatzen du Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea Euskadin. Aurten 25 urte beteko dira, eta azaroaren 5etik 15era ospatuko da. 50 erakundek antolatutako 40 ekitaldi izango ditu, eta SPRI Taldearen eta Bahía de Bizkaia Gas taldearen laguntza.

Astearen muina, azaroaren 13 eta 14an, kongresu bat izango da, eta, bertan, aurreko edizioaren partaideek kudeaketaren alorrean iradokitutako gaiak ardatz izango dira. Horregatik, lau gai-multzo handi garatuko dira: 4.0 ingurunea, produktibitatea, pertsonak eta Garapen Iraunkorreko Helburuak-GIH.

Gainera, azaroaren 5etik 15era ekitaldi gehiago egongo dira hiru lurraldeetan, non Kudeaketa Aurreratuari buruzko gaiak landuko diren industria, osasun, hezkuntza eta abarren arloetan.

Sakontasunez ezagutzeko, bai Kongresuaren programa, baita gainerako ekitaldiena ere, www.euskalit.net/semana/programa.php web orria kontsultatu daiteke (parte hartzen duten erakunde antolatzaile guztiak eta babesleak bertan ikusgai daude).

KUDEAKETA LABURREAN

Kudeaketari buruzko film laburren jaialdiak, Kudeaketa laburrean alegia, jarraituko du, Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin. Lehiaketara 26 lan aurkeztu dira, eta epaimahai espezializatu batek, kudeaketan eta ikus-entzunezko munduan adituak diren pertsonez osatua, finalera igaro diren 6 lanak aukeratu dituzte; horiek dira Unilever, Virtualware, Ringspann, Enpleguko BGAE Fundazioa eta Ulma Architectural Solutions.

Aurten, kategoria berriak daude, eta hiru sari eman ahal izango dira: Kudeaketa laburrean saria, herri-bozketan eta epaimahai espezializaturen irizpideetan oinarritutakoa, herri-bozketaren saria, eta irabazlea profesionala bada, amateur lan onenaren saria.

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 14an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Kongresuaren bigarren egunarekin bat eginda.

Informazio gehiago