Kontsumobidek gogorarazten du erabiltzaileek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izan dezaketela greba baten ondorioz haien trena atzeratzen edo bertan behera uzten bada

Argitalpen-data: 

Tren-sektorean deitutako greben aurrean, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak gogorarazten du bidaiariek eskubidea dutela txartelaren zenbatekoa itzul diezaieten, hautabidezko garraio bat eman diezaieten edo, are, kalte-ordain bat jaso dezaten.

Tren-bidaia bertan behera uzten bada haren aurreko 48 orduen barruan, tren-enpresak garraio bat eskaini beharko du beste tren edo garraiobide batean, baina antzeko baldintzetan, edo txartelaren zenbatekoa itzuli beharko du. Bidaiariaren eskubidea da hautabidezko garraiobidea edo diruaren itzulera aukeratzea.

Bidaiariak garraioa bertan behera geratu izanaren berri badu irtetearen aurreko 4 orduen barruan, tren-enpresak txartelarengatik ordaindu den zenbatekoaren bi halakori dagokion kalte-ordainari aurre egin beharko dio.

Helmugara iristean atzerapenik balego, atzerapen hori ordubetetik gorakoa bada, bidaiariak eskubidea izango du txartelaren kostuaren % 50i dagokion kalte-ordaina jasotzeko, eta, atzerapena ordu eta erditik gorakoa bada, kalte-ordaina prezio osoaren baliokidea izango da.

Nolanahi ere, bidaiariek eskubidea izango dute kalte-galerak eskatzeko, hala nahi badute, garraioko arbitraje-batzordeen (leiho berri batean irekitzen da)aurrean, kontsumoko arbitraje-batzordeen aurrean edo jurisdikzio arruntaren aurrean.