Kontsumitzaileek eta enpresek dirua aurreztuko dute EBaren arau berriei esker, mugaz gaindiko ordainketen inguruan

Argitalpen-data: 

Abenduaren 16tik aurrera, kontsumitzaileek eta euroaren eremuan ez dauden Estatu kideetako enpresek eurotako mugaz gaindiko ordainketa merkeagoak eskuratuko dituzte. EBaren arau berriek bermatuko dute Estatu hauetako eta mota honetako ordainketak (Bulgaria, Txekia, Kroazia, Danimarka, Hungaria, Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Polonia, Erresuma Batua, Errumania eta Suediarenak) EBeko Estatu Kide den herrialdean dauden salneurri berberak izango dituztela. Adibidez, Bulgariako kontsumitzaile batek atzerrira euroak bidaltzea erabakiz gero, komisio berbera ordainduko du Bulgarian lev txanponean egindako kreditu transferentzia baten kasuarekin alderatuta. Beste era batean esanda, euroz zenbatutako mugaz gaindiko ordainketei komisio baxuagoak ezarriko zaizkie, edo batzutan ezer ez.

 

Batzordea oso erne ibiliko da arau hauen ezarpenean eta kontaktu estuan ariko da eskumenak dituzten nazio mailako aginteekin, bere ezarpen egokia bermatzeko. Arau hauek EBaren 2019/518 Araudian daude, eta Batzordeak kontsumitzaileek finantza zerbitzuetarako sarbidea errazteko eta merketzeko egin dituen esfortzuak egiaztatzen dituzte, 2017ko martxoan kontsumitzaileentzat bideratutako finantza zerbitzuei buruzko Ekintza Planarekin lotuta. Hurrengo neurria, 2020ko apirilean ezarriko da, eta kasu horretan EBeko kontsumitzaileei txanpon trukaketa komisioak EBeko beste txanpon batekin egindakoekin alderatzea ahalbidetzeko izango da; hauek gainerako arauak izango dira eta txartelekin egindako ordainketetan ezartzekoak.

Informazio gehiago