Ezbehar-tasa, aurrekontuak, kudeaketa plana eta 2021-2026rako estrategia berria

OSALANeko Kontseilu Nagusia abenduaren 13an bildu zen, beste gai batzuen artean, istripu tasaren egoera aztertzeko, Kontseiluko kide berriak eta Erakundeak 2020rako duen aurrekontu proiektua aurkezteko, 2020ko Kudeaketa Plana irekitzeko eta 2021-2026ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategia egiteko prozedura abian jarriko dela iragartzeko.

  1. Istripu tasaren egoera

2019ko azaroko istripu tasari buruzko datuen arabera, istripu larrien kopurua %8 jaitsi da, eta hilgarriena lanorduetan, % 25. Oro har, istripu guztien intzidentzia tasa ere % 7,8 jaitsi da. OSALANeko Zuzendari Nagusiak Alberto Alonsok, ordea, "in itinere" istripu tasak hildako langile batekin gora egin duela, eta hori dela eta, bide-segurtasuneko talde bat sortzea pentsatzen ari direla adierazi du.

  1. Osalaneko Kontseilu Nagusiko kideak gaurkotzen duen Agindu berria.

Osalaneko Kontseilu Nagusiko kideak garukotzen dituen aginduaren argitarapenaz aritu dira eta sartu berriak agurtu dituzte. AGINDUA, 2019ko azaroaren 12koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzeari buruzkoa. EHAA, 2019ko azaroaren 22ko, 223 zenbakia

  1. Aurrekontuen aurkezpena

2020rako aurreikusitako aurrekontuak %3an inguru gehiagotuko direla jakinarazi da. Betoñoko eraikina eraberritzeko -Arabako Lurralde Zentroaren egoitzan- partida garrantzitsu bat erreserbatu dela adierazi da. Nabarmentzekoa da aipatutako horri eman nahi zaion funtzio-aniztasuna, zentroko funtzionarioen egunerokotasunerako egongo den eremuaz gain, beste gune garrantzitsu bat prestatuko delako, laneko segurtasunean eta osasunean parte hartzen duten beste agente batzuek ere erabil dezaten. 2020ko amaierarako bukatuta egotea espero da.

 

  1. 2019 eta 2020ko Kudeaketa Plana

Adierazi da Osalanek aurten kudeaketa-plana araztu eta ekintza bakoitzerako barne-irizpideak planteatu dituela, hala nola ekintza osoak zeharkakotasuna izan behar duela, taldeek 3 lurralde zentroetako langileekin osatuta egon behar dutelako eta ekintzetan osasun unitatearen zein alderdi teknikoaren ordezkaritza egoten saiatu behar delako. Beste irizpide bat, ekintza bakoitza garatzeko beharrezkoak diren baliabideak zehaztea izango da. Gizarte eragileei parte hartzeko eskatu zaie, aurkeztutako ekintzak euren inplikazioarekin gara daitezen.

 

  1. 2021-2026 Estrategia

Gaur egungo estrategiaren ebaluaketa, estrategia berriaren abiapuntu gisa, Osalanen webgunearen jarraiko esteka honetan dago.

Hortik hasita, 2020an burutu nahi den estrategia berria jadanik abian dago. Horren buru Lan eta Justizia Saila eta Osalan izango dira eta prozesu horretan,   Idazkaritza Tekniko baten laguntza izango duten beste sail eta gizarte eragile batzuek ere parte hartuko dute.