Horizon Europe-rako Plan Estrategikoari buruzko kontsulta publikoa
Argitalpen-data:
Europako Batzordeak kontsulta publiko bat bultzatu du, Horizon Europe, hurrengo Ikerketa eta Berrikuntza Programa orokorraren lehen lau urteetarako Plan Estrategikoa prestatzekotan. Programa egituratzeko eta lehentasun nagusiak definitzeko sustatu den diseinatze eta elkarlaneko prozesuaren barne dago kontsulta hau. Lehentasunek hiritarren bizitza hobetzerantz bideratuak daude, gizartearen erronka nagusiak, hala nola klimaren aldaketa, berrikuntzarako aukeratan bihur daitezen, eta etorkizun jasangarri baterako konponbidetan. EBaren ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunean interesa duten guztiei animatzen zaie, hiritar denekin batera, kontsultan parte har dezaten: irailaren 8ra arte irekita egongo da.