Herrialdekako gizarte adierazleen Koadroak, EBko Herrialdeen Komitearen eskutik, erakusten du zein lurraldeek izan duten gizarte aurrerakadarik handienak 2014 eta 2018 tartean, Euskadirekin batera.

Argitalpen-data: 

Irailaren 11an, Herrialdeen Komiteak, txosten hau aurkeztu zuen, lurraldekako gizarte adierazleen koadroaren inguruan, Eurostat-en datu basearen arabera eratutakoa. Honek 2014 eta 2018 tartean EBeko lurraldeek zein gizarte aurrerakada izan duten neurtzen du. Koadroaren arabera, 2014 eta 2018 tartean izandako joera ona izan da. EBeko lurraldeen %80etik gora beren emaitzak hobetu dituzte gizarte aurrerakuntza arloan. Aldi berean, ezberdintasun nabarmenak daude Estatu kide bakoitzaren barne.

 

Nahiz eta 2018tik Europako Batzordeak gainbegiratzen dituen EBeko Estatu kide guztien gizarte aurrerapenak, 12 esparru barneratzen dituen gizarte adierazle koadro baten laguntzaz, koadroak Estatuka eskaintzen ditu datuak soilik. Horregatik, Herrialdeen Komiteak lurraldekako adierazle koadroa sortu du, Estatuen koadroaren 12 esparruetatik 8 jorratzen dituena. Hauek dira: hezkuntza eta prestakuntza goizegi uzten dituzten pertsonak; sexuaren araberako arrakala; pobrezia edo gizarte kanporaketa arriskuan dauden pertsonak; ikasten, prestakuntzan edo lanean ez dabiltzan gazteak; enplegu maila; langabezia maila; epe luzeko langabezia maila; eta jaiotza uneko biziraupen itxaropena.

 

Halaber, Koadroak NUTS2 sailkapeneko 281 lurraldeak banatzen ditu 4 multzotan, eta 2014 eta 2018 tarteko beren aurrerapenak neurtzen ditu (lehen aipaturiko 8 adierazleetatik 7 jorratuz, arriskuan dauden pertsonena kanpoan utzita, datuen sakabanaketa dela eta).

 

Nabarmenki hobetu diren lurraldeak, 7 adierazleak gora egin dutelako: 38 lurralde, 7 Erresuma Batuan, 5 Italian, 4 Herbehereetan, 3 Alemanian, Polonia eta Espainian). Euskadi multzo honetan dago, Nafarroa eta Aragoi direlarik espainiar Estatuko beste biak.

 

Hobekuntza ertainekoak, 5 edo 6 adierazleetan gora egiteagatik: 188 lurralde.

Lurralde “geldituak”, 3 edo 4 adierazlek bakarrik gora egin dutelarik: 47 lurralde.

Beheraka doazenak, 1 edo 2 bakarrik gora egin dutelako: 5 lurralde.

 

Prentsa oharra: https://cor.europa.eu/es/news/Pages/regional-social-scoreboard.aspx

 

Txostena: https://cor.europa.eu/en/engage/studies/Documents/European%20Regional%20Social%20Scoreboard/European-Regional-Social-Scoreboard.pdf

 Informazio gehiago