Eusko Jaurlaritzak neurriak proposatu ditu plataforma digitaletako langileen eskubideak bermatzeko

Argitalpen-data: 

Abenduaren 4an eta 5ean, Bruselan, Europako Parlamentuko Hemizikloan, EBko Eskualdeen Batzordearen 137. osoko bilkura egingo da. Bertan, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak ordezkatuko du Eusko Jaurlaritza.

Bilera horretan ?azkena Eskualdeen Batzordea 2020-2025 mandatu berriaren aurretik? Eskualdeen Europako Batzordearen 25. urteurrena ospatuko da gainera. Bestalde, aurreikusita dagoenez, hainbat debate izango dira Europar Batasunaren egoeraren inguruan. Debate horietan hauek jardungo dute: David Maria Sassoli, Europako Parlamentuko presidentea; Frans Timmermans, Europako Batzordeko presidenteorde exekutiboa, Europako Itun Berdearen arduraduna; eta Nicolas Schmit, Enpleguko eta Gizarte Gaietako europar komisarioa.

Oraingoan, Eskualdeen Batzordeak eztabaidatu eta bozkatu egingo ditu 11 Ebazpen guztira, eta haiekin lotuta Euskadik 17 zuzenketa-proposamen aurkezten ditu.

Informazio gehiago