Euskal enpresek eta klusterrek Londresko EBRDen informazio zuzena jaso dute Nazioarteko Euskal Agentziaren gestioei esker

Argitalpen-data: 

Informazio gehiagoEuskal enpresek, Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak (MLC) eta MAFEXek Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren (EBRD) informazio zuzena jaso dute Londresen zenbait kontratazio-prozesuri buruz, kontsultoretzarako kontratazio zuzena, finantzaketa-ereduak, proiektuetara merkataritzaren ikuspegitik hurbiltzeko moduak edota lizitazioetan nahiz proiektuak gauzatzean arrakasta lortzeko jarraitu beharreko gomendioak barne hartuta.

 

Informazio hori guztia, SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) britainiar hiriburuan propio antolatu duen jardunaldiari esker jaso ahal izan dute. Klusterrekin batera, BuntPlanet, Factor Ideas, in2destination, Itac eta Deloitte enpresek parte hartu dute.

 

EBRD banku multilateralak 9.000 milioi euroko inbertsio-zorroa du; kopuru horretatik, 1.500 milioi inbertsio publikoko proiektuetara bideratuta daude, eta hauetarik 300 milioi kontsultoretza kontratatzeko erabiltzen dira.

 

Azkenik, enpresek banakako bilerak egin ahal izan dituzte garraio, energia, azpiegitura, agribusiness, trade, turismo eta ingurumen arloetako espezialistekin, aurretiaz Basque Trade & Investment-ek indentifikatuak zituen proiektuei buruz galdetzeko.

 

Informazio gehiago