Euskadi izango da EBaren Horizon 2020 esparruko Gatekeeper makroproiektuko lurralde pilotuetako bat, teknologia soziosanitarioaren gainean, Osakidetzaren partehartzearekin

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak Gatekeeper proiektua onartu zuen urriaren amaieran, zeinetan Euskadi Europako 8 lurralde pilotuetako bat izango den. Nazioarteko proiektu estrategiko hau 21,3 milioi eurorekin hornitua da, EBaren HORIZON 2020 berrikuntzako markoaren barruan. Zerbitzu soziosanitarioetako, detekzio goiztiarreko eta diabetesa bezalako gaixotasun kronikoen tratamenduko plataforma teknologikoak landuko ditu, baita ere iktusa edo Parkinsonerako baliagarriak. Internet-teknologiak, Big Data eta adimen artifiziala darabiltza. Herri-osasun sistemek, gizarte sorospeneko egoitzek, teknologoek, enpresek, bertan parte hartuko dute 3 urte eta erdian zehar; 43 erakunde izango dira guztira, EBeko 7 Estatu, eta adineko 40.000 pertsona izango dira barne.

Informazio gehiago