Europar Batasunak mundu mailako merkataritzaren buru da nekazal eta elikadura ekoizpenen arloan

Argitalpen-data: 

Irailaren 5ean argitaratutako txosten batetan, Europar Batasunak sendotu du urte berri batez bere posizio garailea nekazal produktu eta elikagaien lehen merkatu esportatzaile bezala, bere atzerrirako salmentak 138.000 milioi euro baino gehiagokoak izan baitziren 2018an.

 

Nekazal produktuak %7 dira EBaren 2018ko atzerrirako salmenta osoen balioaren barne, laugarren kopururik handienarekin sektoreka, makinaria buru delarik, bestelako manufakturak eta ekoizpen kimikoak jarraian datozelarik. Nekazaritza, hala nola elikagaiekin loturiko industri eta zerbitzuak, denak batuta, EB osoan 44 milioi lanpostutik gora sortzen dituzte. Elikagaien ekoizpen eta eraldatzearen katea EBaren enpleguaren %7,5 da eta balio erantsi osoaren %3,7a.

 Informazio gehiago