Europa, bihotzaren afera da. Jean-Claude Juncker presidenteak Europako Legebiltzarraren aurrean eman du bere azken hitzaldia eta agurra, Juncker Batzordearen azterketa batekin batera.

Argitalpen-data: 

  • “Europa, bihotzaren afera da”. Jean-Claude Juncker presidenteak Europako Legebiltzarraren aurrean eman du bere azken hitzaldia eta agurra, Juncker Batzordearen azterketa batekin batera.

     

    Juncker-ek urriaren 22an eman zuen bere hitzaldia, 3 hizkuntzatan. Europako Kontseiluaren presidentea goraipatu zuen, hala nola bere ordezkoa izango den presidente hautatu berria, eta bere agintaldiko Batzordekideak, 2014 eta 2019 tartean. Europar Batasunaren irudia hobetu dela esan zuen; batzordearen legegintza gehiegizkoa arindu dela; enplegu eta ekonomiaren hazkuntza indartu, hala nola inbertsioen edo defizitaren bilakaera; Europako hegoaldeko herrialdeei sustapen nabarmena heman zaie, batik bat Greziari. Aitortu zituen zenbait herrialdeekiko akordioak lortzeko esfortzu handiek ez zutela fruiturik eman, eta Europako banku arloko batasuna ez dela lortu. Nazioarteko merkataritzaren, eta Europaren gizarte zutabearen, langileen Europaren, aurrerapena nabarmendu zuen ere. Afrikarentzako eta errefuxiatuentzako oroitzapen bat izan zuen, batik bat Mediterranioan EBak salbatu dituenak aipatuz. Brexitaren negoziazioetan esfortzu eta denbora asko ematea tamalgarriena izan dela aipatu zuen.

    Informazio gehiago